XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.- Sarrera.

Jakina denez, momentu linealaren, momentu angeluarraren eta energiaren iraupen-printzipioak gordetzeko, aipaturiko magnitudeak erradiazio-eremu elektromagnetikoei egokitu behar zaizkie.

Gauza berbera gertatzen da eremu elektromagnetiko estatikoen edota kuasiestatikoen kasuetan.

Baina azken hauetan, elektromagnetikari buruzko textuliburu gehienek, energia arretaz aztertu arren, ezer gutxi esan ohi dute momentu linealaz eta angeluarraz.

Honetan ere, Feyman-en liburua dugu salbuespen nagusietarikoa; bertan, paradoxa bat ebazteko, eremu estatiko baten momentu angeluarra erabiltzen da.

Dena dela, Poynting-en teorema elektrodinamikoak eta momentu-energia tentsorearen formalismoa guztiz argiak izanik ere, ikuspuntu intuitibo batetatik ez da erraz onartzen, denborarekiko konstante dirauten eremuetan momentu lineala eta angeluarra daudenik.

Horrexegatik, teoria orokorra argitzen duten adibide egokiak aztertzeak, laguntza pedagogiko ederra ematen du.

Pugh-ek eta Pugh-ek, Corinaldesi-k eta Romer-ek horrelako adibide batzuk aurkeztu dituzte.

Bestalde, indar elektromagnetikoek akzio-erreakzioaren printzipioa betetzen ez dutenez gero, eremu elektromagnetiko estatikoari momentu lineala eta angeluarra egokitu ezik, muturreko bi paradoxa-mota ager daitezke.

Lehenengo motako paradoxetan, sistemaren gainean eragiten duten kanpo-indarren erresultantea eta momentu osoa nuluak izan arren, momentu lineal mekanikoa edota momentu angeluar mekanikoa denborarekiko aldatuz joan daitezke.

Hauen artean, Feyman-ek proposaturiko paradoxa dago.

Bigarren motakoetan, ordea, nahiz eta momentu mekaniko linealak eta angeluarrak denborarekiko konstante iraun, kanpo-indarren erresultanteak edota momentu osoak ez dute zertan nuluak izan behar.

Hauxe dugu Lewis-Tolman-en paradoxa (6) ez-elektromagnetikoaren kasua.

Lan honetan, bi paradoxa-mota hauen adibide bana aurkezten dugu, bien kasuetan dipolo magnetiko batez eta karga puntu batez osoturiko dispositibo berberaz baliatzen garelarik.

2. eta 3. ataletan, kargek eta korronteek sorturiko eremu elektromagnetiko estatikoen momentu linealaren eta angeluarraren adierazpenak lortuko ditugu.

Hauetaz baliatuz, aipaturiko bi motetako paradoxa bana aztertuko dugu 4. eta 5. ataletan.

6.ean, arazoaren eztabaida eta berari buruzko irazkin batzuk egiteaz gainera, dispositiboaren eratze-prozesuen zehar momentu lineal eta angeluar elektromagnetikoak nola metatzen diren ikusiko dugu.

7. atalean energiaz arituko gara eta, amaitzeko, 8.ean spina duen elektroiaren eredu bakun bat aurkeztuko dugu.

2.- Eremu elektromagnetiko estatikoen momentu lineala.

Demagun, karga eta korronte geldikor batzuk sorturiko eremu elektromagnetikoa.

E eta B eremuei, dagokien momentu lineala, ondoko adierazpenak ematen du: potentzial elektrostatikoa, J korronte-dentsitatea, eta ekuazioak eta identitatea erabiliz, honelaxe ipin daiteke adierazpena:.